Released on March 11, 2022

Thumbnail

["hemen orain" abestiaren letra]

Gela ilun baina egun argia

Aurpegiak disdira urdina

Eta post, enbidia, gorroto eta scroll

Plazer arinak, dopamina mina

Zuek ongi, eta ni pozik, denari “atsegin dut”

Twitterreko ausardia eraisteko gogoz

Eta zer egin bizitzarekin, zenbat aukera hor

Nahi ez ditudan nahien gose puta hau asetzeko

Hau naiz ni, beti ni, hemen sartuta

Beldurti, urduri, zainetan sua

Badakit zer egin bizitza honetan

Nola egin baneki... Hori ya nanah

Nahiko nukena baino gehio gertatzen da

Pareko begiekin norbera epaitzea

No, me importa lo que piensen los demás

Zure onespena kristalezko kate motza

Ezin dut ezkutatu inon besteek esaten dutenak nahiko nukena baino gehio

Goibeltzen dizkidala egunak besteek zer esango zain gaude

Egon nahi dut, hemen, orain

Hau naiz ni, beti ni, hemen sartuta

Beldurti, urduri, zainetan sua

Badakit zer egin bizitza honetan

Bada irteerarik korapiloan