Une hau ta gero dator gauetan urdinena

Eta ez dut oroituko nor nintzen ez nire izena

Bolbora usaia metaforatik banatzean

Gure errealitatea biluztean

Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz

Ta sekula itxiko ez diren leihoetatik ihes egin

Hondartza gabeko itsaso ezkutuen gisan

Ez dut nik noraezean guretzat denborarik izan

Beranduegi da egi guztiak aitortzeko

Baina aukera bat dugu barre egiteko

Gelditu denbora eta eramango zaitut

Kate guztien gainetik

Inoiz amestu bako lurretara

Zergaitiek garrantzirik ez dutenetara

Izen bako izarretara

Argitu nahi ez duten gauetara

Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz...

Ta sekula itxiko ez diren leihoetatik ihes egin

Areak ta denborak bidea estali arren

Zihur aurkituko dugu geroa batera bagaude

Gelditu gaitezen beti gaua balitz bezela

Berriz biluztu gaitezen maitatu gaitezen

Gelditu denbora eta eramango zaitut

Kate guztien gainetik

Inoiz amestu bako lurretara

Zergaitiek garrantzirik ez dutenetara

Izen bako izarretara

Argitu nahi ez duten gauetara

Gau urdinetara...

Gau urdinetara...