Tximeleta reggae

By Itoiz

On Espaloian

Thumbnail

Tximeleta haiek hegal egiten

Itsasoaren barren aldera

Milaka tximeleta beilegi

Uhinen gainteik

Kostaldetik berezi ziren

Laino ttiki bat bezalaxe

Baporeak atzera utziz

Galdu egin ziren

Tximeleta haiek hegal egiten

Itsasoaren ixiltasunerantz

Ez joan, ez joan, itsaso horretan

Pausalekurik ez da

Ez dago irlarik

Ez dago harkaitzik

Itsasoan ez dago

Ur iluna besterik