Noraezean

By Hesian

On Hitzetik

Thumbnail

Iragan hotza, garai arrotza

Izara baten azpian

Izar txikia ahulegia, handia izan nahiean

Maitasun eza, bide nekeza

Helmugarik ez duena

Arima hila, hitz baten bila

Ilargiarekin dantzan

Ihes egin nahi nuke (e)ta ez galdetu zergatik

Noraezean nabil agertu ziƱenetik

Etorkizuna, gailur urruna

Argiak itzali dira

Sentimenduak gezur antzuak zuri-beltzean jaioak

Bakardadea, nire jabea

Berriz esnatzen ari da

Izaten latzak, bidai garratza

Malkotan itotzeko zain

Ihes egin nahi nuke (e)ta ez galdetu zergatik

Noraezean nabil agertu ziƱenetik (bis)