ABZ

By Gransan

Released on September 14, 2017

Thumbnail

¡Yeah!

¡Gransan!

¡Kepa Junkera!

(A)

Aizu! Adi arbeletako azalpenetarak

Aurrera, aulkia aukeratu, ahaztu arazoak

Asier alfabetoa apurtzen, apurka-apurka aizkoraz

Ahulen amaiera ahotsaren ahalmenaz

(B)

Beitu! Barkatu, behazunik badaukazu

Bilboko bazterretatik baina bakezale

Beti-berdin, berrietan, borrokan balekin

Beharginen batasuna boterearen beldurra

(D)

Demokrazian deitoratzea debekatuta dago

Dirua dagoenean duintasuna desagertzеn da

"Dandi" dotoreak deabruarekin dantzan

Dеnboraren “din don” doinuarekin dardarka

(E)

Eskuinetik ezkerrera, euskeraz, ez erderaz

Euskalerrira etorri eta ezezaguna ezagutu

Estatuko egunkariak ele-meletan egunero

Etorkizuenan egia ezagutzea espero

(F)

Fito,Fun Lovin´, Fundoobiest, Flavour Flav

Festaz-festa, farran"", fuck Franco

Faltsuen fosilak foruetan, faxistekin

Futbolzaleak falangean fedearekin

(G)

Gerlariak ganibetekin gudan gaude

Gobernuaren gezurrak gorrotatzen

Gransan, gaiztoena, gudaririk gogorrena

Gero, gauean, garaipenaz gozatzera

(H)

Hip hoparen hitzak hirira heltzen

Hezurretaraino hizkuntza honetaz harro

Hemengo haurrak harrobietan hazten

Herriko handienak hortik hodeietaraino

(I)

Iparraldeko idazle irabazleaz ikasi

Izarrak ilargiaren itzala itzaliz

Ikastoletako ikasleak independentzia irakurtzen

Instagramen ipurdien irudiak ikusten

(J)

Jaiki, jantzi, joan, jarraitu jaia

Jauregien jabe jeltzaleak jaurlaritzan

Jazarleak jendearen jakinduria jotzen

Jaun-Andreok, jainkoa jotarekin jolasten

(K)

Kide Kantariak Kartzeletan kondenakin

Katibu kostatik kostara kantatzen

Kaleko katuak korrika kotxeen kontra

Kateximaren kateak, katedralak? KKK!

(L)

Lekeitiotik Lapurdira, lapitzarekin lantzen

Legeak langileen lepoak larrutzen

Lehendakari lotsagabeak lanpostuan lotan

Landareetako loreak lorategietan lehortzen

(M)

Milioidun mihiak , mezu merkeak

Munduko makurrak, makalen mina

Mutilak mahaietan marrak margozten

Manukorrak mutu malkoak milikatzen

(N)

Neguek nekazarien nahikariak nekatzen

Nire nazioa nabarmentzea nahi

Nagusi nazkagarriak, nesken negarrak

Nondik? Nigeriatik, Nora? Nepal-era

(O)

Offsrping, O.D.B., Ozzy Osbourne, Onyx

Ondarrutik Ortuellara oporrak oroimenean

Otoitzeko ohituraren ordua ohean

Ongilearen odolarekin ospatzen omenaldietan

(P)

Puntatik puntara poltikarien pozoina

PP, PSOE, printzipeen panpinak

Pentsamenduak paperetako piletan prest!

Premier, Papoose, Pac, Proof, P.E

(R)

Rap, Rock, Reggae, Raggamuffin

Rage against the machine, Rem ,Radio Raheem

Rammstein ,Reincidentes, Russ , Radiohead

Rza, Run DMC, Rottin´ Razkals, Rakim

(S)

Segi sarreratik, sartu sukaldera

Sorginen sagarrak 666 sabeletan

Sarean sariak sudurretik sugeak

Sakoneko suan, salatiak salmentan

(T)

Tokitik tokira, treneko txartelak

Txalaparta, trikitixa ta txistuen txanda

Tentelak tradizioaz trufatzen, txiste

Txakurrak txapelarekin telebistan, triste

(U)

U2? US3! U-kiss? Usher!

Umetxoen urtebetetzean urre ugari

Udatik udaberrira urratsez urrats

Usteldura urkatzen umiltasunaz

(X)

X-men, X-Trail, Xzibit, X-cese

X-ray, XpX, X-Files, X-treme

(Y)

Yeezy, Young Jeezy, Yandel? Young Buck!

Yo! Yippie ya yeah, Yeezus, YG

(Z)

Zapaltzaile zatarren zarata

Zakurrak, zapalduen zemaia zarete

Zahar zikinak zaunkekin zigortzen

Zik zak zalua, zetarekin zauritzen